Xare Topaketa Irurako Trinketan, igandean

Ataria 2018ko azaroaren 16a

Iparraldeko Ligaren barruan xare jardunaldi berria jokatuko da igandean. Irurarrek Hendaian jokatuko dute.

Irurako Ametsa Trinketan Xare Topaketa izango da igandean, 09:30etik aurrera. Hazparne, Donapaleu, Urruña, Hendaia eta Irurako pilota eskolako kideak elkartuko dira bertan.

Bestalde, Iparraldeko Ligaren barruan Ametsakoen partidak Hendaian izango dira, igandean, 09:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!