Ez zen egunik onena motoa hartu eta itzuli bat emateko. Hori pentsatu dute batek baino gehiagok gaur goizean. Iruran Motorzaleen Bilkura egin dute, eta esperotakoa baina jende gutxiago elkartu da moto itzulia egitera. Beste zenbait autoz gerturatu dira, herri bazkarian parte hartzeko asmoz.