Irurako Haurreskolak egoitza berria du

Jon Miranda Labaien 2018ko urriaren 23a

Irurako Haurreskolak egoitza 1 1540317226566
Irurako Haurreskolak egoitza 2 1540317245498
Irurako Haurreskolak egoitza 3 1540317262062
Irurako Haurreskolak egoitza 4 1540317277321
Irurako Haurreskolak egoitza 5 1540317297035
Irurako Haurreskolak egoitza 6 1540317333341
Irurako Haurreskolak egoitza 7 1540317357686
Irurako Haurreskolak egoitza 8 1540317378128
Irurako Haurreskolak egoitza 9 1540317395476
Irurako Haurreskolak egoitza 10 1540317410784
Irurako Haurreskolak egoitza 11 1540317429750
Irurako Haurreskolak egoitza 12 1540317446827
Irurako Haurreskolak egoitza 13 1540317464861
Irurako Haurreskolak egoitza 14 1540317489230
Irurako Haurreskolak egoitza 15 1540317506533
Irurako Haurreskolak egoitza 16 1540317521918
Irurako Haurreskolak egoitza 17 1540317536106
Irurako Haurreskolak egoitza 18 1540317554077
Irurako Haurreskolak egoitza 19 1540317569632
Irurako Haurreskolak egoitza 20 1540317586116
Irurako Haurreskolak egoitza 21 1540317601458

Irurako 0 eta 2 urte bitarteko haurrek San Migel plazaren atzealdean dagoen egoitzan jasoko dute zerbitzua hemendik aurrera.

Medikuaren etxea, liburutegia eta ikastola izan da, besteak beste, herriko plazako seigarren zenbakian dagoen eraikina. Orain haur eskola izango da. "Elizarena zen orain arte Irurako Haurreskolak erabiltzen zuen eraikina eta gainera aldapan zegoen, irisgarritasun kaxkarrarekin", esan du Ana Leunda Irurako alkateak. Ikastolak Haur Hezkuntzako bigarren eraikina egin eta plazakoa hutsik utzi zuenean erabaki zuten udal ordezkariek, toki hori haur eskolarako erabiltzea.

Haurreskolak Partzuergoko arduradunekin eta eskola bertako hezitzaileekin batera idatzi du proiektua Iñaki Arregi udal arkitektoak. Eraikinaren beheko solairua egokitu dute eta bi espazio handi banatu dituzte: urtea bete gabe dutenen gela eta bi urte bitartekoen gela. Komuna, alda-tokia, jangela eta lotarako gelak ere egokitu dituzte haur eskola berrian. Eraikinari lehen ez zuen estalpea gehitu eta jolas parkerako irteera eman diote.

"Energetikoki efizientea den eraikin bat egin nahi izan dugu, horretarako fatxadaren isolamendua zaindu da eta aerotermia sistema erabili dugu aireztatzerako", esan du Arregik. Eraikinaren goiko pisua ez dute egokitu, baina etorkizunean eman daitezkeen erabileretarako prestatu dute. Alkateak azpimarratu duenez, guztira, 270.000 eurotik gorako aurrekontua izan du proiektuak eta obrak kanpoko enpresa batek egin dituen arren, udal brigadako langileek ere parte hartu dute egokitze lanetan.

Proiektu pedagogikoa

Irurako Haurreskolan, gehienez, 0 eta 2 urte bitarteko 21 umek jaso ahal izango dute zerbitzua. Leundak nabarmendu du herrian ez dutela aurreikusten hori baino haur kopuru handiagoa egongo denik epe motzera. Bakarne Regillaga hezitzaileak aipatu duenez, "gaur egun 0-1 gelan bi haur daude eta 1-2 gelan, berriz, 10. Baina matrikulazio berriak egon dira eta aurki ume gehiago hasiko dira, beraz, muga-mugan ibiliko gara".

Irailean, urrian edo azaroan hasteko izen emateak maiatzean egiten dira; abenduan, urtarrilean edo otsailean hastekoak urrian; eta martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hastekoak urtarrilean. Betetako plaza kopurua %75ekoa edo txikiagoa bada, izen emateko epea etengabe izaten dute irekita. Hala eta guztiz ere, 943 69 33 11 telefonoan eta irura.irura@haurreskolak.eus helbidean izango dute gurasoek informazio gehiago.

Goizero, 07:30ean zabaltzen dute haur eskola eta 17:00 arte egoten da zabalik. Guztira 4 hezitzaile aritzen dira Iruran eta haur eskolaren nortasun ikurra azpimarratzen hasita, protagonista nagusia haurra dela esan du Regillagak. "Garrantzi handia ematen diogu mugimendu askeari eta jarduera autonomoari. Espazio guztiak umeentzat egokituta daude. Familiei eta inguruari irekitako eskola da eta afektiboa, non emozioak eta esperientziak bizitzen diren. Sortzailea ere bada, gozamena baloratzen baitugu". Motrizitatearekin loturiko altzariak eta manipulaziorako objektuak ere jarri dituzte haur eskolan, "haurrak objektu horiekin esperimentatu dezaten". Atsedena ere garrantzitsua dela diote hezitzaileek eta horrekin pentsatuta tokiak egokitu dituzte eskola guztian zehar, "umeak lasai egon daitezen".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!