Azken orduak zapi berdearekin

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 29a

San Migel eguna ospatzen ari dira Iruran; dantza saioa eta hamaiketakoa egin dituzte eguerdian, ohitura errepikatuz. 

Joan den astean ekin ziete jaiei, baina gaur dute egun handia, irurarrek. San Migel eguna ospatzen ari dira, eta usadioa berrituz hartu dute, gaur ere, eguerdia. Mezaren ondoren, herriko haur eta gaztetxoek dantza saioa egin dute, udal ordezkarien eta herritarren aurrean. "Urtean bi emanaldi eskaintzen ditugu herrian, eta ikasleak urduri eta gogotsu egoten dira", azaldu du Olaia Etxeberria irakasleak. 

Ondoren, udalak hamaiketakoa eskaini die herritarrei. Bi asteburu eta zenbait aste egun eta gero, zapi berdea lepoan lotuko duten azken gaua izango dute gaurkoa, Iruran. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!