Irurako jaiak 2018

Xare partidak jarri du festa Iruran

Ataria 2018ko irailaren 23a

Xaregileek piztu zuten suziria Iruran, eta xare partidekin jarraitu dute festan. Apeztegia anaiek mendean hartu dituzte Iturbe eta Larrarte. 

Aurtengo Irurako San Migel festetan xareak ez du hutsik egin. Gaur arratsaldean bi partida jokatu dituzte Trinketean. Lehenik, haurrak aritu dira; Gorka Huici eta Lander Huarte, Markel Mujika eta Oier Iturberen aurka. Eta jarraian jokatu da helduena. Ikusmina piztu du partida honek, izan ere, gazteak beteranoen aurka jokatu dute. Julen eta Eki Apeztegia anaiak aritu dira Iñax Iturbe eta Joxelu Larrarteren aurka. Gazteek irabazi dute 40-35eko markagailuarekin. 

Bestalde, Garbitegi ondoko plazan haurrentzako puzgarriak jarri dituzte, eta egun guztian zehar jolasean gozatzeko aukera izan dute gaztetxoenek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!