Irurako jaiak 2018

46 gaztek parte hartu dute Irurako Dantza-Sokan

Mikel Iraola 2018ko irailaren 22a

Parte hartze handiarekin egin dute, Iruran, gazteen dantza-soka. Bestelako konpromisoak tarteko, beteranoenek ezin izan dute gaur Iruran egon, eta gaztetxoenek hartu dute protagonismoa.

Haur eta gazteen eguna ari dira ospatzen, gaur, Iruran. Dianarekin hasi dute eguna, eta goiz osoan zehar gaztetxoenek hamaika jolasez gozatzeko aukera izan dute, baita arratsaldean ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!