Irurako jaiak 2018

Irurako sanmielak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko irailaren 12a

Irailaren 21ean hasiko dira Irurako jaiak. Hainbat hitzordutako izen-emate epeak ere zabalik dira.

Irailak 21, ostirala

18:30: Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera plazan
19:00: Kalejira buruhandiekin eta erraldoiekin eta Loatzo Musika Eskolako musikariekin
21:00: Barrikotea. Jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak eraman behar ditu, kuadrilla bakoitzak bere mahaia jarri behar du eta afalostean mahaiak bildu behar dira
Ondoren, Erromeria.com taldearen emanaldia plazan

Irailak 22, larunbata

09:00: Gazte-festsaren hasiera, plazan
11:00: Molto Grand Prix lasterketak, haur txikientzat (2012-2016), plazan
11:30: Patata-tortilla lehiaketa 7 urtetik aurrerakoentzat, plazan. Parte hartzeko arauak:

  • Liburutegian izena eman behar da irailaren 10etik aurrera su txikia erreserbatzeko.
  • Osagaiak eta tresneria norberak ekarri behar ditu.
  • 2008/2011 urteen artean jaiotakoak binaka, heldu baten laguntzarekin parte hartu dezakete.
  • 2005/2007 urteen artean jaiotakoak hirunaka, helduen laguntzarik gabe.
  • Egunean bertan plazan izena ematen dutenek sua ere beraiek ekarri beharko dute.
  • Guztientzako sariak egongo dira. Tortillak egile eta ikusleek dastatuko dituzte.

13:00: Gazten dantza-soka plazan
14:00: Haurren bazkaria, pirataz jantzita. Beharrezkoa da udaletxeko kultura bulegoan izena ematea, irailaren 19ra arte.
14:30: Gazteen bazkaria Share Elkartean
15:00: Altxorraren bila jokoa ume-festakoentzat. Beharrezkoa da izena ematea bazkarirako izena ematerakoan
17:00: Zumba saioak, Zumba Lokurako kideek gidatuak, Garbitegiko plazan
18:00: Poteo musikatua gazte festako taldearekin
21:00: Gazteen afaria plazan
23:15: Kontzertuak: ETS (En Tol Sarmiento), Koban eta DJ BULL.

Irailak 23, igandea

11:00-13:00 eta 15:30-18:30: Haur parkea, Garbitegi ondoko plazan
17:00: Xare partida Trinketean: Irurako beteranoen eta gazteen arteko lehia
18:30: Bertso-saioa elizan. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Irailaren 28a - Ostirala

18:30: Kalejira, Buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulariek eta trikitilariek lagunduta.
Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean.
22:30: Play back jaialdia plazan

Irailak 29, larunbata. San Migel eguna

09:00: Diana txistulariekin
11:00: Meza nagusia.
Ondoren, Irurako Lats dantza-taldearen emanaldia eta hamaiketako herrikoia San Migel Plazan.
18:00: ‘Chef nature’ haur-ikuskizuna Markeliñe taldearen eskutik, plazan
19:00: Poteo musikatua
21:00. Herri-afaria.

Helduen menua: 22 € · Haurren menua: 11 € · Langabetuak, ikasleek eta jubilatuek: 17 €
Oharra: afarirako txartelak salgai udaletxeko harreran eta kultura bulegoan (goizez), eta trinketean (goiz eta arratsaldez) irailaren 22a arte. Afal-ostean afaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.

22:30: Dantza latino saioak, Atxupi plazan, Irura Kafetegiak antolatuta.
23:30: Gau-dantzaldia, Laket taldearekin.

Irailak 30, igandea

11:00: Marrazki-lehiaketa
Ondoren buruhandi txikiak plazan
18:30: Sagardo dastaketa
20:00: Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia. Ondoren, herensugearen erretzea.

Urriak 7, igandea

12:00: Meza nagusia
14:00: Bazkaria, jubilatu eta pentsiodunentzat, Aizpurua Jatetxean. Jubilatuen elkartean eman beharko da izena, 12 euro ordaintzearekin batera.
Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!