Beharrezkoa izango da errolda agiria aurkeztea matrikula egiterako orduan, eta sei matrikula baino gutxiagoko taldeak bertan behera geratuko dira.
Eskaerak lekuak baino gehiago direnean, interesatuen zerrendak osatuko dira eta matrikula eskabidea zozketa bidez erabakiko da. Behar izanez gero, zozketa, irailaren 18an 11:30ean egingo da udaletxean.
Ikasturte bakoitzaren prezioa 60 eurokoa da (aloha eta eskulan ikastaroen kasuan materiala ere ordaindu beharko da. Edozein kasutan, Iruran erroldatutakoentzat hobariak izango dira. Familia ugariren agiria aurkezten dutenei %20ko deskontua aplikatuko zaie; Inork ikastaroa ordaintzeko arazoak balitu, udaleko gizarte zerbitzuetako agiria aurkeztuta kuotaren %10a ordainduko luke.
Urriaren 1eko astean hasiko dira ikastaroak. Hauexek dira kultura sailak prestatu dituen kirol eta kultura jarduerak:
Xakea
-Asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara, 2002 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
Irristaketa
-Asteartetan 18:30etik 19:10era, 2012, 2011, 2010 eta 2009 urteetan jaiotakoentzat. 15 plaza egongo dira.
-Astearteetan 19:10etik 19:50era, 2008, 2007 eta 2006an jaiotakoentzat. 15 plaza egongo dira.
-Astearteetan 19:50etik 20:30era, 2005, 2004, 2003 eta 2002an jaiotakoentzat. 15 plaza egongo dira.
Aloha kalkulu mentala
-Ostegunetan 19:15etik 18:15era, 2013an jaioetatik hasita, hastapen maila.
-Ostegunetan 18:15etik 19:15era lehenago ibili direnentzat.
Diziplina anitzeko dantza (funky, hip-hop...)
-Astelehenetan 17:00etatik 18:00etara 2012, 2011 eta 2010ean jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
Eskalada
-Asteazkenetan 17:00etan. 2012, 2011, 2010, 2009, 2008 eta 2007an jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
Eskulanak
-Astelehenetan 18:00etatik 19:00etara, 2012 eta 2011n jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
-Ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara, 2010 eta 2009an jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
-Ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, 2008an eta 2007an jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
-Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara, 2006, 2005, 2004, 2003 eta 2002an jaiotakoentzat. 10 plaza egongo dira.
Futbola
-Ostegunetan, 18:30etik 19:20era, 2012, 2011, 2010 eta 2009an jaiotakoentzat. 15 plaza egongo dira.
-Ostegunetan, 19:20etik 20:00etara, 2008, 2007 eta 2006an jaiotakoentzat. 15 plaza egongo dira.