Hasi dira Iruran uzta jasotzen

Ataria 2018ko uztailaren 13a

Gaur, sortze bidean den elkarte berriaren eguna ospatzen ari dira Iruran eta jolasak egin dituzte plazan, belaunaldi ezberdinetako herritarrek. Uzta Giro izenarekin osatu dute asteburuko egitaraua, eta bihar, III. Gazte Eguna izango dute.

Aulki-jokoa egin dute arratsaldea abiatzeko. Lehenik gaztetxoak aritu dira, eta gero berriz, helduagoak. Iluntzean poteoa eta gauean afaria egingo dute elkarte berriaren eguna deitu dioten honetan. Afalostean, berriz, Andoni Ollokiegi ariko da kantaldia eskaintzen.

Bihar, III. Gazte Eguna egingo du Irurako Gazte Asanbladak. Goizean Loatzora igoko dira eta bazkariaren ostean, bingoa, karaokea eta poteoa izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!