Maria Lasa ez da finalerdietarako sailkatu munduko txapelketan

Ataria 2018ko uztailaren 10a

20 urtez azpiko Munduko Atletismo Txapelketan hartu du parte irurarrak. Bere kanporaketan, 800 metroko lasterketan, seigarren amaitu du. 

Amaitu da Maria Lasarentzat munduko txapelketa, Tamperen, Finlandian. Atleta irurarrak 800 metroko lasterketan parte hartu du. Lehen kanporaketan laugarren kaletik atera da Maria Lasa, eta lasterketa amaiera arte multzoan joan ondoren, azken 200 metrotako esprintean ez du lortu lehen lauren artean sartzerik.

Ez da lasterketa azkarra izan, eta amaierako metroetan erabaki dira parte hartzaileen postuak. Lehen laurek saria zuten, aurrera egiteko txartela. Maria Lasa seigarren geratu da. Irurarraren ametsa finalerdietarako sailkatzea zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!