Banatu dituzte Irurako Xare Txapelketako garaikurrak

Ataria 2018ko ekainaren 18a

Ostiralean Irurako Xare Txapelketako finalak jokatu zituzten Ametsa Trinketan, bost mailatan.

Bosgarren mailan, Janirek eta Ander C.-k osatutako bikoteak irabazi zuten txapelketa, Ander M. eta Unaik osatutako bikoteari 19-20 irabazi eta gero.

Laugarren mailan, Urko eta Xuban izan ziren garaile, Paulari eta Eñauti 25-8 irabazi eta gero.

Hirugarren mailako finala ere estu joan zen. Arkaitz eta Aimar izan ziren txapeldun, Nora eta Ekiren aurka 30-26 irabazi ostean.

Bigarren mailan, Matxalenek eta Aimarrek 35-27 irabazi zuten Oier eta Urkoren aurka.

Eta lehen mailan, berriz, Oier eta Iker izan ziren txapeldun, Gonzalo eta Aitorren aurka 35-27 irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!