UEU eta EHUko udako euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak

Ataria 2018ko ekainaren 15a

Irurako udaletxean aurkeztu ahal izango dira diru-laguntza eskaerak uztailaren 2a baino lehen.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskabide-orria eta aitortza-agiria behar bezala beteta (ikus beheko fitxategia).
  • Nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria, interesatua kontu korrontearen titularra dela egiaztatzen duena.
  • Matrikularen gastua egin dela egiaztatzen duen agiria.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatuko duen agiria.
  • Dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiria (ikastaroa amaitzean).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!