Iruran sortze-bidean den elkartea zehazteko prozesua iritsi da bukaerara

Ataria 2018ko ekainaren 5a

Azken saiorako gonbita luzatu diete herritar guztiei; ekainaren 8an, ostirala, 18:00etan, gela borobilean.

Prozesuan zehar hiru saio egin dituzte, eta saio horietan, honako hauek zehaztu ditugu: Irurako egungo egoera oinarri, herriak dituen erronkak; Elkartearen helburua edo egitekoa; Elkartearen balio edo printzipioak; Eta elkarteak Irurak dituen erronkei aurre egiteko garatu beharreko ekintza-proposamenak.

Orain, azken saioan, orain arte zehaztutako guztia ezagutzera eman eta elkartearen antolaketa eta funtzionamendua adostuko dituzte. Behin hori eginda, taldeak osatu eta martxan jartzea izango da hurrengo pausoa.

Beraz, herritar guztiak animatu nahi dituzte azken saioan parte hartzera; "Guztion ekarpena ezinbestekoa da", esan dute talde motorreko kideek. Parte hartzea erratzeko, umeen zaintza zerbitzua egongo da.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!