Maria Lasa, Munduko Txapelketako ateetan

Asier Imaz 2018ko ekainaren 5a

Maria Lasa irurarra Munduko Junior Txapelketatik gertu geratu da. Durangon, Euskadiko Txapelketan, 2:07.43ko marka egin zuen Lasak igandean.

Munduko Txapelketako txartela segundo erdira geratu zitzaion 800 metrotan Euskadiko txapeldunari. Hala eta guztiz ere marka handia da, historiako Gipuzkoako laugarren denborarik onena.

TOLOSA CF ATLETISMO TALDEA

Tolosa CF-ko atletek joan berri den hilabetea bikain aprobetxatu zuten. Maria Felisa Nneguek eta Ander Urangak marka berriak jarri zituzten. Nnegue-k Euskadiko errekorra lortu zuen 18 urtez azpiko pisu jaurtiketan, 14.72 metrorekin. Ander Urangak bere aldetik, Gipuzkoako marka jarri zuen 18 urte azpikoen 200 metrotan. Tolosa CF-ko atletak 21.97ko denbora lortu zuen. Taldetik bi atletak zoriondu dituzte, lorpen izugarriak direla gaineratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!