Irurako zaharretxeko udal lokalari erabilera emateko aurretiazko kontsulta

Ataria 2018ko maiatzaren 22a

Interesatuek bi hilabeteko epea izango dute, maiatzaren 15etik uztailaren 15era, proposamenak aurkezteko. Informazio gehiago lortzeko udaleko idazkaritzara jo dezakete interesatuek, 943 69 13 33 telefonora edo idazkaritza@irura.eus helbidera.

San Migel plazako 11. zenbakiko etxabean duen lokalaren epe luzeko lagapena sustatzeko aukera aztertzen ari da Irurako Udala. Oro har merkataritza saltokiak (elikadura, arropa, ostalaritza...) falta direla ikusita, lokal horretan gisa horretako zerbitzuetako bat emateko aukera ba ote dagoen jakin nahi du udalak.

Horretarako kontsulta bat egingo du udalak eta jarduera ekonomiko honetan aritzen diren pertsona eta entitateei asmoen berri emango die, interesik ba ote duten jakiteko.

Uztailaren 15era bitarteko epea jarri du Irurako Udalak ildo horretako proposamenak aurkezteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!