Irurako kultura sailak Maiatza Kulturala ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu ostegunetik hasita. Gaur, artisau azoka ospatu dute dantzari txikien topaketarekin batera. Kalejira egin dute txikienek, eta jarraian, emanaldia eskaini dute. Bien bitartean, plaza inguratzen zuten postuak denen eskura izan dira.