Maiatza Kulturalaren barruan ekitaldiak egingo dira asteburuan

Ataria 2018ko maiatzaren 7a

Ostegunean, maiatzak 10, eta ostiralean, maiatzak 11, ekitaldiak egingo dira Irurako kultura batzordeak eta udalak elkarrekin antolatutako 'Maiatza Kulturala' egitarauaren barruan.

Honako egitaraua prestatu dute:

Maiatzak 10, osteguna

17:30. Plazako herri eskolako aretoan, 0 et a3 urte arteko haurrentzat eta euren gurasoentzat, Musika familiartean izeneko tailerra.

Maiatzak 11, ostirala

19:00. Irurako San Migel plazan pintxo pote senegaldarra egingo du Boolo Gipuzkoako etorkin senegaldarren elkarteak. Senegalgo enpanadillen eta zukuen dastaketa eta bertako danborren musika entzun ahal izango da zuzenean.

22:15. Errekalde eta Trinkete tabernetan mus txapelketaren final laurdenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!