Kale-dinamika batean jasoko dituzte ekintza proposamenak

Ataria 2018ko apirilaren 20a

Iruran sortze prozesuan den elkarteak herriko plazan egingo du gaur dinamika haur eta helduentzat 18:00etatik aurrera.

Orain arte burutu den sortze prozesuan, Iruran abian jarri nahi den elkartearen helburu nagusia eta aurrera begirako erronkak adostu dituzte. Orain, erronka horiei aurre egiteko ekintza proposamenak jasotzeko ordua heldu da. Horretarako, kale dinamika ireki bat antolatu dute gaur, 18:00etatik 20:00etara, Irurako plazan.

Bertan, bakoitzak dituen ideia eta proposamenak jasoko dituzte, elkarteko talde motorreko kideek nabarmendu dutenez, «guztien artean, herri mailako erronkei nola aurre egin pentsatzeko». Helduek euren proposamenak egiteko aukera izango dute buruan darabilten ideia papertxoetan idatzi eta zintzilikatuz.

Haurrekin ere dinamika egin nahi du sortze bidean den Irurako taldeak eta marrazki eta irudi bidez jasoko dituzte herriko umeek proposatzen dituzten ekintzak. 18:00etan hasi eta 20:00etara bitarte bilduko dira irurarrak herriko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!