Espainiako selekzioarekin joan da irurarra Frantziako hiriburura. Hautatzaileak 2000 eta 2002 urteen artean jaiotako bost atleta aukeratu behar zituen, eta Lasa izan zen horietako bat, 20 urte azpiko Espainiako txapelduna 800 metro pista estalian. Apirilaren 4an jokatu zen lasterketa, 4,5 kilometroko ibilbidean.