M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

'Zenbat balio du emakumeen lanak?' hitzaldia asteazkenean

Ataria 2018ko martxoaren 5a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak antolatu ditu Irurako Udalak.

 

Emakumeen presentzia eta aportazioaren balioaz hausnartu nahi dute Iruran hitzaldi-tertulia honekin; ez bakarrik ikuspuntu ekonomikotik, arlo sozialean eta esparru txikian, eguneroko familia mailan eginiko aportazio horrek duen pisua eta erantzukizunaz egingo dute gogoeta. Eta aldi berean, besteei emateko dinamika horretan, emakume bakoitzak bere buruari zer opa edo ematen dionaren inguruan; esaterako mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen kasuan.

 

Martxoak 7, asteazkena

18:30. Zenbat balio du emakumeen lanak? Hitzaldi eta kafe tertulia Karmele Gurrutxagaren eskutik. Herri eskolako aretoan izango da.

Martxoak 9, ostirala

Gauean. Aizpurua jatetxean afaria. Izen emateak Aizpuruan bertan egin beharko dira martxoaren 8a baino lehen. Menua 25 euroan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!