Administrari lanpostuetarako lan poltsa osatzeko deialdia

Ataria 2018ko otsailaren 6a

Irurako Udalak erabaki du udaleko aldi baterako zerbitzu beharrak betetzeko administrari lanpostuetan lan-poltsa sortzeko hautapen probetarako deialdi publikoa egitea. Eskaerak otsailaren 16ra arte egin daitezke.

Funtzionario izateko baldintza orokorrak betetzeaz gainera, honako baldintza hauek izan beharko ditu hautagaiak: hamasei urteak beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea. Batxiler, Lan Heziketako bigarren mailakoa den titulu baten edo pareko baten jabe izatea eta hirugarren hizkuntz eskakizuna izatea.

Irurako plazan dagoen udaletxean eman beharko da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!