Euskal presoen aldeko elkartasun ekimenak Iruran

Ataria 2017ko urriaren 24a

Urriaren 27an, ostirala, 19:30etik aurrera egingo dira ekimenak 0 km prest gaude lelopean.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza eskubideak! Konponbidea! Bakea! goiburupean egingo dira ekitaldiak. Aurrena, 19:30ean kontzentrazioa egingo da eta ondoren elkartasun afaria izango da Gazte Alaiak elkartean.

Izen emateak, Errekalde, Trinkete eta Enara tabernetan egin beharko dira urriaren 25a arte. Helduentzat txartelak 15 euroan eta umeentzako 7 euroan izango dira salgai. Afalostean photocalla egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!