Irurako San Mielak 2017

Iritsi da irurarren egun handia

Ataria 2017ko irailaren 29a

San Migel eguna da gaur, irailaren 29a, eta jai egun handia dute Iruran. Goizean meza ostean dantzariak aritu dira plazan, eta ondoren, jende asko bildu da hamaiketako herrikoian. Arratsaldean jarraituko du festak.

Honako ekitaldi hauek antolatu dituzte gaur arratsalderako: 

17:30. Haur-ikuskizuna: Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna EIDABE taldearen eskutik.

19:00. Loatzo Musika Eskolaren emanaldia San Migel plazan. Ondoren, leku berean, Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia. 

22:30. Play Back jaialdia San Migel plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!