'Giro orlegi' lanak iragarriko ditu aurtengo sanmielak

Ataria 2017ko irailaren 6a

Lara Aranzabal Segurak aurkeztutako lana aukeratu dute 2017ko herriko jaietako programaren azalean eta kartelean agertzeko.

Uztailaren 20an udaletxeko batzar aretoan bildu zen Ana Leunda, Cristina Santos, Joxean Apetegia eta Jon Fernandezek osatutako epaimahaia eta guztien artean erabaki zuten egokiena aurtengo sanmielak iragartzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!