Goiza pasa 2017, heldu da amaierara

Ataria 2017ko uztailaren 27a

Irurako haur, nerabe eta gazteria zerbitzuak, 2016-2017 ikasturteko parte hartzea sustatzeko zerbitzuari, amaiera emango dio 'Goiza pasa 2017' ekimenarekin. Udaleku irekiak, urte osoan landutakoaren jarraipena izatea nahi dute irurarrek.

Haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzua, hezkuntza asmoak argi dituen planifikatutako eskaintza da: esku-hartze profesionala, soziala eta hezigarria; hezkuntza-prozesu aldatzaileak sortzen dituena; funtsean harremanei dagozkien tresnen bidez, garapen pertsonala, soziala eta oro har komunitatearena sustatzen dituena.

Ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzuak, hiru helburu nagusi ditu:

• Norbanako-mailan autonomia sustatzea: Norbere burua antolatu eta izateko/egiteko aukera eta gaitasunak izatea.

• Talde-mailan dimentsio aktiboa sustatzea: Gizabidezko jarrera, jendartearekiko konpromisoa eta errealitatearekiko espiritu kritikoa.

• Komunitate-mailan jendarteko aldaketa prozesuetan inplikatzeko gaitasuna izatea.

Baita beste hainbat zehar-lerro ere:

  • Euskararen normalizazioa.
  • Aniztasuna: Kultura-aniztasuna eta funtzio aniztasuna kontuan harturik gizartean parte hartzeko aukera berdintasuna sustatzea.
  • Parekidetasuna: Generoari dagozkion desberdintasunak gainditzeko bitarteko,ekintza eta jarduerak sustatzea.
  • Aisialdiaz gozatzea eta ondo pasatzea: Astialdiaz gozatzea, modu aktiboan, partaidetzazkoan, sortzailean, osasungarrian eta ongizate emozionala ahalbidetzekoan.

Ikasturtea borobiltzeko, udalekuei amaiera emango diete, bihar, eguerdiko 12:00etan egingo duten apar festarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!