Gaur 40 urte hil zen Jokin Saizar 'Kirrua'

Ataria 2017ko uztailaren 26a

ETAko militante irurarrari lehergailu batek eskuetan eztanda egin zion Asteasun 1977ko uztailaren 26an.

Irurako beste hainbat gazterekin eman zuen izena ETAn eta propaganda ekintzak burutu zituen hasiera batean. Zazpi bat aldiz atxilotu zuen Guardia Zibilak eta torturatu egin zutela salatu zuen Saizarrek. 1977ko martxoan, Bereziak komandoaren parte izatera pasa zen. Asteasuko baserri batean prestatzen ari zen lehergailuak eztanda egin ondoren hil zen, duela 40 urte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!