Euskal Forging enpresako langileak greba mugagabean

Ataria 2017ko ekainaren 8a

Joan den asteartean abiatu zuten greba Iruran kokatuta dagoen lantegian. 2015etik berritu gabe dute lan hitzarmena eta iazko urrian hasi zituzten negoziazioek, "ez dute emaitza onik izan". Irurako lantegian, egun, 43 langile ari dira.

Haize errotetarako eraztunak egiten dituzte Euskal Forgingen eta Sestaon beste 48 langileko planta bat dute. Langile ordezkariek 2016ko urrian hasi zituzten negoziazioak enpresa jabeekin eta orain arte ez dute adostasunik lortu. 2015eko abendutik hitzarmenik daude langileak eta eskatzen dituzten hobekuntzak hiru multzotan banatu dituzte: soldaten igoera, ezgaitasun egoeran daudenentzako baldintza hobeak eta hobekuntza sozialak hitzarmena bera egonkortzeko.

ELA sindikatuak hiru delegatu ditu Irurako lantegian eta sindikatuko ordezkari Leire Gallegok azpimarratu duenez, "soldata igoeran jarri dute enpresa jabeek eragozpen gehien, ez dituzte igoera horiek kontsolidatu nahi".

Greba mugagabera jotzea beste irtenbiderik ez dute ikusi langileek eta asteartetik borrokan ari dira. Aho batez hartu zuten grebara joateko erabakia. Mobilizazioak egiten dituzte Irurako lantegi aurrean eta manifestazioak goizetan Katategi industriagunean. Enpresa jabeak berriz ere negoziatzera behartu nahi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!