Goizean goizetik hasi dira ekitaldiak mural margoketarekin eta bizikleta lasterketarekin. 13:00ean plazan egindako ekitaldian bertsolaria, abesbatza eta dantzaria aritu dira. Elizako aterpean bazkaritara bildu ondoren, arratsaldean kantu poteoa egingo dute irurarrek.