Hernaniko emakume pilotariak txapeldun

Ataria 2017ko ekainaren 3a

2017ko Emakumea Pilotari Eguna Iruran ospatu da gaur hamaikagarren aldiz. Gipuzkoako hainbat herritan eskaini diren paleta ikastaroetan parte hartu duten emakumeak izan dira bertan, eta besteak beste Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia egin dute.

Hernanik jantzi du txapela, Azkoitiko taldearen aurka finala jokatu eta gero. Zortzi herrik ordezkaritza izan dute txapelketa honetan: Azkoitia, Deba, Donostia, Hernani, Mutriku, Oiartzun eta gure eskualdeko Tolosa eta Zizurkilek. Bikote guztiak bi multzotan banatu dira, eta multzo bakoitzeko lehendabiziko bi sailkatuak finalerdietara pasa dira.

Eguna behar bezala borobiltzeko, bazkarian elkartu dira pilotari guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!