Haurrek alaitu dituzte kaleak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko maiatzaren 13a

Beste urte batez, Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira Iruran. Eguraldi onak lagunduta, antolatzaileek adierazi dutenez, "120 haur inguru hurbildu dira bertara". Guztiak ere, eskualdeko herrietatik joan dira.

Goizean zehar haurrak izan dira protagonista, eta plazatik hasita, herriko kaleetan zehar kalejira egin dute. Gero, hiru taldetan banatuta, herriko gune ezberdinetan dantzatu dute, eta goizeko lanak borobiltzeko, guztiek batera dantzatu dituzte plazan. Ondoren bazkaria izango da, eta arratsaldean, Joxe Mendizabalen eskutik, erromeriaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, arratsaldeko 17:00ak arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!