Haur, gazte eta heldu krosean

Irati Saizar Artola 2017ko apirilaren 9a

Irurako Kirol Astearen baitan, bailarako kros herrikoia ospatu dute Iruran. Hainbat mailatan izan da proba, eta lehen sailkatuak eta beteranoak izan dira sarituak.

Zazpigarren urtez jarraian ospatu da 2 urtetik 14 urte bitarteko haurrentzat antolatutako krosa eta seigarren urtea zuten kadete heldu eta beteranoek. Herriko plazatik abiatu dira 6 txandatan korrikalariak:2 urtetik HH3ra (225 metro), LH1 eta LH2 (450 metro), benjaminak (565 metro), alebinak (1.130 metro), infantilak (1.695 metro) eta kadete eta helduek batera egin dute itzulia (4.150 eta 5.145 metro). 

Beteranoen sariak Arantzazu Irizar eta Raul Gomezek jaso dituzte eta helduetan Elena Santervas eta Unai Señoranek irabazi dute. 

Oraindik kirol astea bukatzeke dute. Hona hemen geratzen zaizkien jardunaldiak: 

APIRILAK 12, ASTEAZKENA

Txuri Urdin izotz jauregira irteera LH1-5 bitarteko ikasleentzat. Izen ematea apirilaren 4a arte kultura bulegoan.

GAINERA

Martxoaren 31n hasiko da Gazteen mailako xare txapelketa, Ametsa Pilota Elkarteak antolatuta eta ekaina arte jokatuko dituzte partidak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!