Kirolaren astea abiatuko dute larunbatean

Ataria 2017ko martxoaren 31

Irurako Udalak, kultura saila eta festa batzordearekin elkarlanean antolatzen du urtero Kirol Astea. Ekimenak, apirilaren 12ra arte luzatuko dira.

Hona hemen egitaraua:

APIRILAK 1, LARUNBATA

Sastarrain Baserri Eskolara irteera igandera arte, LH6tik aurrerako nerabeentzat. Izen-ematea martxoaren 28a arte, kultura bulegoan.

APIRILAK 3, ASTELEHENA

17:00. Umeentzako herri jokoak erretirodunek gidatuta. Ondoren, merienda parte hartzaileentzat.

APIRILAK 4, ASTEARTEA

08:55. Korrika iritsiko da Irurara Anoetatik.

APIRILAK 5, ASTEAZKENA

18:30. Plazako eskolako ekitaldi aretoan, "Harria. Maitasun istorioa", Iñaki Perurenaren kontakizun poetikoa eta erakustaldia.

APIRILAK 6, OSTEGUNA

17:00. Nagusien ibilaldia plazatik.

APIRILAK 7, OSTIRALA

17:00. Frontoian Kirol saltsa LH3tik LH6ra arteko ikasleentzat. Izen ematea apirilaren 4a arte kultura bulegoan edo Irurako Ikastolan.

APIRILAK 8, LARUNBATA

15:00 - 19:00. Futbito txapelketa LH6tik DBH4 arteko ikasleentzat.

APIRILAK 9, IGANDEA

11:30. Plazan Bailarako VII. Kros Herrikoia 2 urtetik 14 urte bitarteko haurrentzat.

12:30. Bailarako VI. Kros Herrikoia kadetea, helduak eta beteranoak.

APIRILAK 12, ASTEAZKENA

Txuri Urdin izotz jauregira irteera LH1-5 bitarteko ikasleentzat. Izen ematea apirilaren 4a arte kultura bulegoan.

GAINERA

Martxoaren 31n hasiko da Gazteen mailako xare txapelketa, Ametsa Pilota Elkarteak antolatuta eta ekaina arte jokatuko dituzte partidak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!