Bailarako VII. Kros Herrikoia apirilaren 9an

Ataria 2017ko martxoaren 24a

Dohainik eman daiteke izena gazteirura@hotmail.com helbidera idatzita eta norbere datuak emanda (izen-abizenak, jaiotze data eta herria). Irteera baina ordu erdi lehenago ere eman ahalko da izena.

Aurre-benjaminak, zazpi urte artekoak, 11:30ean aterako dira eta 225-450 metro artean egin beharko dituzte korrika. Ordu berean aterako dira benjaminak (LH3-LH4) eta 565 metro egin beharko dituzte. Alebinek (LH5-LH6) 1.130 metroko lasterketa osatu beharko dute eta infantilek berriz, 1.95 metrokoa. Hauek ere 11:30ean aterako dira.

Kadeteak, helduak eta beteranoak 12:30ean izango dute irteera ordua. DBH3 eta DBH4koek, kadeteek alegia, 4.150 metroko ibilbidea osatu beharko dute eta helduek eta beteranoek berriz 5.145 metro.

Lasterketen ondoren, sari banaketa eta zozketak egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!