Irurako kultura batzordearen bilera

Ataria 2017ko otsailaren 6a

Otsailaren 17an Irurako kaldereroak aterako dira kulturunetik. Ekimena prestatzen joateko bilera egingo da, asteazkenean (otsailak 8), 19:15ean udaletxeko batzar aretoan.

Kaldereroak otsailaren 17an, 18:30ean abiatuko dira kalejiran. Enseguak egingo dituzte aurrez otsailaren 15ean, 19:00etan musika eskolan. Norberak bere zartagia eta mailua eraman beharko ditu.

Aste honetako kultura batzordea, kaldereroak prestatzearekin batera, 20. Korrikaz eta kirol asteaz hitz egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!