Pertsona bat atxilotu dute Iruran, 400 kilo kobre lapurtzea egotzita

Ataria 2016ko azaroaren 29a

Astelehen goizean, Ertzaintzak atxilotu egin zuen 30 urteko pertsona bat eta inputatu egin dute 20 urteko beste bat. Lasarte-Oriako kamioi batean 400 kilo kobre, eta brontzezko eta aluminiozko hainbat pieza lapurtzea egozten diete. 

Astelehen goizean, Ertzaintzak dokumentazio kontrol batean gelditu zuen autoa, eta identifikatu egin zituen bi bidaiariak. Ertzainek autoa miatu zuten eta 40 kilo kobre aurkitu zituzten bertan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ertzainak ohartu ziren bat zetozela autoan zegoen materiala eta aurreko egunean Lasarte-Oriako kamioi batean lapurtu zutena. Ustez lapurreta egin zutenen autoaren matrikula ere bat zetorren kontrolean gelditutako ibilgailuarekin, Segurtasun Sailaren arabera.

Atxilotutako eta inputatutako bi pertsonek deklaratzera joan beharko dute hurrengo egunetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!