2015ean Tolosako Instrukzio Epaitegiak aginduta, Ertzaintzak operazioa egin zuen Irurako etxebizitza batean eta droga egiteko laborategia aurkitu zuten bertan. Horrekin batera, 7,5 kilogramo speed, marihuana kilo bat eta 6.700 euro atzeman zituen.
Ikerketa iturriak argitu dutenez, Herbehereetatik ekarritako anfetamina oinarria ere topatu zuten laborategian eta sustantzia eraldatzeko beharrezkoa den materiala: ontziak, inbutuak, balantzak, maskarak, eskularruak...Osasun publikoaren aurkako delituaz gain, "droga egiteko erabili daitekeen materiala" edukitzea egotzi diote operazioan atxilotutako pertsona bakarrari, 43 urteko gizonezko irurarrari. Bost urteko zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak.
Iazko polizi operazioan beste pertsona batek ihes egitea lortu zuen eta ordudanik haren bila dabiltza.