Irurako jaiak 2016

Buruhandien eta erraldoien aurretik korrika, asteburuari ekiteko

Ane Urkola 2016ko irailaren 30a

Buruhandien eta erraldoien kalejira izan da arratsaldean. Haurrak oso gustura ibili dira buruhandien eta erraldoien aurretik. Ondoren, indarrak hartzeko aukera izan dute; txistor-jatea izan da Share elkartean. Gauean, Play-Back jaialdia izango da. 

Bihar honako egitaraua izango da:

11:30. Xake partidak trinketean Ametsa pilota elkarteak antolatuta.

14:00. Herri bazkaria Txomin Parrilaren eskutik San Migel plazan.

Ondoren. Kantu-poteoa, Joxe Mendizabalek alaituta.

22:45. Herensugea erretzea.

23:15. Kontzertua Kimbala eta Bi Bala taldeekin, eta ondoren Dj Bull,  San Migel plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!