Irurako jaiak 2016

Euripean ere festa aurrera

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 25a

Festen lehen asteburua borobiltzeko, herri kirol saioa izan da Iruran. Aizkolariak eta harri-jasotzailea aritu dira lanak burutzen.

Zerura begira hasi da herri kirol saioa. Euri tanta batzuk jausten ziren, baina, aire librean egiteko apustua egin dute. Hasiera batean, ateri izan bada ere, ikuskizuna aterki azpian amaitu dute ikusleek. Inaxio Perurena aritu da harri-jasotzen eta sekulako erakustaldia eskaini du; 200 kiloko harriarekin hasi da, jarraian 250 kilotara pasa da eta 270 kilokoarekin amaitu du. Aizkoran, berriz, bikoteka aritu dira lehian. Alde batetik, Jesus Mujika eta Xabier Zaldua eta bestetik, Ugaitz Mugerza eta Jokin Alkizalete. Hauek ere, lan ona egin dute eta txalo zaparrada artean amaitu dituzte eginbeharrak. 

Arratsaldea osatzeko, Ongi etorri findemundo antzezlana izan da ikusgai eta sagardo dastaketarekin eman diote amaiera egunari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!