Irurako jaiak 2016

Brigada feminista, etxera laguntzeko

Ataria 2016ko irailaren 21a

Eskualdeko emakume taldeek brigadak antolatu dituzte Irurako San Migeletako bi larunbatetan. Gaur aurkeztu diete ekimena Irurako herritarrei, bertako ikastolan egindako batzarrean.

Brigadak antolatuko dituzte eraso sexistak saihestu eta etxera buelta beldurrik gabe egin ahal izateko. Izan ere, emakume jaiotze hutsa beldur zenbait sentitzeko arrazoi da, Irurako eta Anoetako emakume taldearen iritziz: «Bortxatze horiek herrietako jaietan gertatzen dira sarri, eta matxismoaren icebergaren punta besterik ez dira».

Horrela, emakume zein gizonen parte hartzeari dei egingo diote brigada horietan. Anoetaraino zein geltokietaraino laguntza eskainiko dute bi larunbatetan, 00:00etatik 6:00etara. Horretarako, 632 445 333ra deitu beharko da; aldiz, eraso sexistaren bat salatu nahi duenak 669 300 447 telefonora dei dezake.

Txosnan ere egongo da zenbakia, eta karparen ondoan elkargune morea jarriko dute; bertan elkartuko dira telefonora deitzen dutenekin. Azkenik, trinketerako bidean dagoen tunelean pankarta esekiko dute, puntu beltza delako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!