Ikastaro hauetan izen emateko udaletxeko kultura bulegora joan beharko da irailaren 15a baino lehen. Sei matrikula baino gutxiagoko taldeak bertan behera geratuko dira. Eskaera lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da.