Udaleko teknikarien babesa izan dute prestaketa lanak egin dituzten bitartean, gazte asanbladako kideek nabarmendu dutenez. Izan ere, bertako gazteek herrian bertan ekintzak egin ditzaten prestatu dituzte ekitaldiak. Izen-ematea duela egun batzuk amaitu zen eta 25 bat gazte arituko dira egunean zehar ekintzak antolatzen eta parte hartzen.
11:00etan jolasak egingo dituzte; lau taldetan banatuta, hainbat jolas egingo dituzte adin guztietako neska-mutilak nahastuta. Final handia eta gero, bazkaria egingo dute 14:30ak aldera. Plazan bertan izango da, elizako arkupeetan. Arratsaldean, poteoa egingo dute musikak lagunduta.