Irurako San Miel jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa, martxan

Ataria 2016ko ekainaren 23a

Irurako udaleko jai batzordeak lehiaketa antolatu du aurtengo San Miel jaietako kartela aukeratzeko. Lanak aurkezteko epea, uztailaren 12an bukatzen da.

Kartelean programaren testua sartu behar du festa batzordeak. Beraz, edo lekua uzten da testua bertan txertatzeko edo testua irudiaren azpian edo alboan erantsita ondo gelditzen dela egiaztatu beharko da. Bide batez, Irurako San Mielak 2016 testuak agertu beharko du.

Lanak udaletxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko dira, paperean eta euskarri digitalean, uztailaren 15a baino lehen. Epaimahaiak, uztailaren 22a baino lehen emango du bere erabakia. Sari bakarra banatuko dute, 200 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!