UEU eta EHUko udako euskarazko ikastaroetarako diru laguntzak

Ataria 2016ko ekainaren 14a

Irurako Udalak deialdi berria egin du UEU eta EHUko udako euskarazko ikastaroetara doazen herritarrak diruz laguntzeko.

Diru-laguntza eskatzeko interesa duenak eskaera uztailaren 5a baino lehen egin beharko du Irurako udaletxean.

Eskabide orria eta aitortza agiria behar bezala beteta aurkeztu beharko dira, nortasun agiriaren fotokopiarekin batera. Horrekin batera, banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria eraman beharko da udaletxera, interesatua kontu korrontearen titularra dela egiaztatzen duena. Matrikularen gastua egin dela egiaztatzen duen agiria, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatuko duen agiria eta ikastaroa amaitzarakon dagokion unibertsitateak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!