Ikurrinaren inguruan elkartu dira gaur eguerdian Irurako plazan. Udaletxearen aurrean ikurrina erraldoia zintzilikatu dute. Omenaldia Euskal Herria Egunaren barruan kokatu dute, hainbat gurasok antolatuta. Ondoren bazkari herrikoia egin dute, eta arratsaldean festarekin jarraitzen dute jolasetan.