Oraingoz, Kaskailu plaza baino ez du estaliko Irurako Udalak

Jon Miranda Labaien 2016ko ekainaren 1a

Guraso talde batek San Migel plazako parkea estaltzeko egindako eskaerari erantzun dio ohar bidez

Kaskaillu plazako parkea lehenesten du udal gobernuak, zonalde horretan ez dagoelako eraikin estalirik. Irurako guraso talde batek aurkeztu duen eskabideari erantzunez, udalak kaleratutako oharraren arabera, «San Migel plazan eta inguruetan gune estaliak daude: elizaren ataria edo trinkete-frontoia».

Irurako ikastolak 2017ko urtarrilerako libre utziko ditu, San Migel plazako parkea inguratzen duten udal eraikinak. Udal gobernuaren iritziz, «une egokia izan liteke hori zonaldea berrantolatzeko, eraikin horiei erabilera berriak eman eta, era berean, bien artean dagoen haur parkea estaltzeko aukera aztertzeko ere. Gobernuak ez du inongo unetan esan ez duela parke hori estaliko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!