'Emakumea Pilotari' egunak, 10. urteurrena

Ataria 2016ko maiatzaren 28a

Gaur ospatu da 2016ko Emakumea Pilotari eguna, Irurako Ametsa frontoian. 

Topaketa berezi honetan elkartu dira Gipuzkoako zenbait herritako aisialdiko paleta ikastaroetan aritutako emakumeak. Emakumea Pilotari proiektuaren baitan eskaintzen ditu ikastaro hauek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzat. 

Egitarau hau izan dute, gaur, Irurako Ametsa pilotalekuan.

- 10:00: X. Emakumea Pilotari Egunaren hasiera, Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren lehen fasearekin

- 11:45: Paleta saioak eta jolasak

- 12:50: Hamaiketakoa

- 13:10: Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren bigarren fasea: finalerdiak eta finala

- 14:00: Oroigarri eta sari banaketa eta talde argazkia

- 15:00: Bazkaria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!