Pirritx pailazoaren bisita Irurako ikastolan

Ataria 2016ko apirilaren 25a

Irurako Ikastolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek egiten duten irratsaioan Pirritx pailazoa elkarrizketatu zuten apirilaren 20an.

Irratsaioan, erreportajeak, albisteak, txisteak, eguraldia... lantzen dituzte. Aurten elkarrizketa egiteko Pirritx pailazoa gerturatu zen ikastolara eta eta ikasle guztiek aukera paregabea izan zuten berarekin egoteko.

Pirritxen azpian nor dagoen ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek eta bukaeran dantza, abestu eta argazkiak atera zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!