Jarri dute ikastolako eraikin berriaren lehen harria

Ataria 2016ko apirilaren 8a

Ikastolako lehendakariak eta ikasleek sartu dute lur azpian eta ekitaldian ikastolako alkateak, alkate ohiek, Ikastolen Elkarteko ordezkariek, ikastolako sortzaileek eta ikasleek hartu dute parte.

Marimi Ugalde, Ainhoa Ugalde eta Ana Leunda Irurako alkateek herriko sinboloa den xarea sartu dute kutxan. Ikastolaren sortzaile eta lehen irakasle, Josune Aiestarenek, Irurako ikastolaren logoa eta gurasoek gaurko data daramaten aldizkari eta egunkariak sartu dituzte lur azpian. Ikastolen Elkarteko kideak iratxoaren irudiaz arduratu dira eta ikasleek, bukatzeko, txanponak bota dituzte kutxa barrura.

Plazatik kalejiran abiatu dira ikasleak eta euripean iritsi dira ikastolara. Lehen harria jartzeko ekitaldian kantuan eta dantzan aritu dira ikasleak. Mokadu bat janez eman diote amaiera gaurko festari, "indarrak har ditzagun eta umorez aurre egin diezaiegun datozen hilabete hauei". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!