Larunbatean hasiko da kirol astea Iruran

Ataria 2016ko apirilaren 6a

Haur, gazte, erretiratu eta irurar guztientzat antolatu dituzte ekitaldiak kirol astean. Apirilaren 17an, bailarako haurrentzat antolatutako krosarekin amaituko da egitaraua.

Irurako kirol astearen egitaraua:

Apirilak 9, larunbata

14:00 - 21:00. Areto futbol txapelketa, Gaztelekuko gazteentzat.

Apirilak 10, igandea

11:00. Body Combat. Zumba txiki eta Zumbathon, Trinketeko aparkalekuan.

Apirilak 11, astelehena

17:00. Erretiratuek haurrentzako antolatutako jokoak.

Apirilak 13, asteazkena

19:30. Asier Gutierrez eta Erlantz Gonzalezek Kaukaso pistaz kanpo ikus entzunezko emanaldia eskainiko dute. Ikastolaren plazako egoitzan.

Apirilak 14, osteguna

17:00. Erretiratuen ibilaldi neurtua.

Apirilak 15, ostirala

17:00. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleentzat, frontoian kirol saltsa ekimena. Parte hartzeko kultura bulegora jo beharko da apirilaren 12a baino lehen.

Apirilak 16, larunbata

15:00. Ñañarri rallyesprinta egingo da Irurako ikastolak antolatuta, Tolosako Urkizu auzoan.

Apirilak 17, igandea

11:30. Haurrentzako bailara mailako krosa egingo dute.14 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta izen ematea doakoa izango da. Horretarako, aurrez gazteirura@hotmail.com helbidera idatzi daiteke edo irteeran, proba hasi baino ordu erdi lehenago egin daiteke izen ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!