01:00ak aldera Ertzaintzak dei bat jaso zuen, lapurreta baten berri emanaz. Goi-Aingeru plazan aparkatuta zegoen furgoneta baten kristalak puskatu eta lapurreta egin zutela ohartarazi zion ibilgailuaren jabeak poliziari. Besteak beste, labana bat hostu zuten.
Ertzaintzaren unitate bat bertara joan zen, bigarren batek inguruak miatzen zituen bitartean. Bigarren patruila batek lau laguneko talde bat topatu zuen Patxiku Pagadizabal kalean. Pertsona horietako batek eskua odolez zuela ikusita, eta lapurretarekin zerikusia izan zezaketelakoan, Ertzaintzak identifikatu eta erregistratu egin zituen. Furgonetan lapurtutako labana horietako batek zuen.
Une horretan emakume bat gerturatu zen Ertzainengana, inguruan aparkatuta zeogn bere autoan ere lapurreta egin zutela ohartaraziz.
Honen aurrean, Ertzaintzak lau gazteak atxilotu zituen, indarrez egindako lapurreta egotzita. 15, 17 (2) eta 18 urtekoak dira atxilotuak.